Azken hausnarketa pertsonala


Zoritxarrez blog honi itxiera eman behar diot, eta horretarako lauhileko honetan egindako guztiaren hausnarketa orokor bat osatu dut. Lauhileko honen gaia aniztasuna izan da, aniztasuna eskolan. Honen inguruan hasieran uste genuen baino gehiago landu dugu eta lanketa hau hitzaldi eta jardunaldi askorekin indartu dugu.

Lehenik eta behin, ondorengo galdera honekin hasi ginen, zer da aniztasuna? Ikasgai guztietan galdetu ziguten eta, egia esan, ezin izan nion definizio zehatzik eman. Aniztasuna oso kontzeptu zabala da, eta gaur egun, edonon aurki dezakegu. Beste hainbat hitz erabili nituen aniztasun kontzeptuaren definizioa osatzeko, halaber, desberdintasuna, tolerantzia, aberasgarria, errespetua, enpatia, onarpena... Esan bezala, gure gorputzetan, arrazan, kognizioan, pentsamenduan, izateko eran, sexuan, hizkuntzan... aniztasuna nabaria da. Kontzeptua denon artean partekatu eta gero, lauhileko honen nondik norakoa argiago eduki genuen. 

Honekin batera, gure etorkizuneko profesiorako hainbat jarraibide eta azalpen jaso ditugu. Eskola baita aniztasuna lantzeko alderdirk egokiena. Txikitatik erakusten badizkiegu eintzuk diren balore eta ideia egokiak, gure ondorengoek gizartean aldaketak egin ditzakete, guztien onarpena sustatuz. Beraz, gure helburu nagusienetarikoa gizarte honetan inklusioa integratzea izango litzateke.

Aniztasuna sakonago lantzeko, hainbat tailer eta hitzaldi eduki ditugu. Orokorrean lagungarriak iruditu zaizkit, alde batetik, lan modularra egiteko hausnarketak ongi etorri zaizkigulako eta bestetik, pertsonalki, aniztasuna ulertzeko beste ikuspuntu bat garatu dudalako. 

Urtarrilean, Tabakalerara joan ginen pare bat erakusketa ikustera. Hemen ikasi genuena, artea eta aniztasuna erabat loturik daudela, eta irakasle izango garen heinean, artearen bidez aniztasunari buruzko balore desberdinak transmititzeko gai izango garela izan zen. Gainera gure taldekideekin partekatu behar izan genuen arrotz sentitu gineneko egoera edo momentu bat, ariketa honek, niri behintzat, hausnartzeko aukera eman zidan, denok sentitu garelako arrotz gure bizitzako hainbat momentuetan. 

Otsailan, gizarte eraldaketako jardunaldiak eduki genituen gure fakultatean eta errefuxiatu palestinarren egoerari buruz informazioa jaso genuen. Gainera, aniztasuna ere ipuin eta komikien bidez transmititu litzatekeela argi gelditu zitzaigun, oso tailer eramangarri eta dibertigarrian izan zirelako.

Calcuta ondoan etorri zitzaigun martxoan, eta erakunde honek argi utzi zigun aniztasuna eraldatzen doala uneoro, hau da, testuinguru eta garai ezberdinetara moldatzen doala. Modu honetan, eraikitzen doan bezalaxe, deseraiki ere egin daiteke. Beraz, hori izango dela gure erronka, hau da, gaur egun gizarteak aniztasuna ikusteko eraikita dituen ikuspegiekin apurtzea. Gure taldearen kasuan, iragarkiak aztertzea tokatu zitzaigun eta maskulinitate hegemonikoaren irudia ikusi genuen, publizitateak gizonezkoek beraien bizitzako esparru guztietan nolakoak izan behar duten esaten zutenak. Hitzaldi honetan entzun genuen lehenengo aldiz estereotipo hitza, aniztasunarekin oso loturik dagoena.

Beranduago, Pausoka elkarteko emakume bat etorri zitzaigun, behar bereziak dituzten gurasoen elkartekoa. Hauen helburua haurren beharrak asetzea eta beraien bizi kalitatea hobetzea da. Hauen lorpenak ikusita konturatu nintzen eskolan inlusioa eta onarpena lantzea garrantzitsuena dela aniztasuna guztiz errespetatzeko.

Apirilean, Gogora, memoria plaza erakusketa ikustera joan ginen unibertsitateko liburutegira. Dokumental bat ikusi genuen eta bertan, terrorismoa gertutik bizi zuten hainbat pertsona agertu ziren hain egoerak konatezen. Egia esan, erakusketa honek hunkitu egin ninduen eta errespetua beste guztiaren gainetik zegoela hausnartu nuen, aniztasuna denok osatzen dugulako.

Azken hitzaldia Naizen elkartearena izan zen, eta hemen transexualen bizitzaren zailtasunei buruz hitz egin genuen. Aingeru eta fakultateko ikasle bat atera ziren hitz egitera eta bere egoera nola aldatu izan den azaldu digute. Aingeruren semari bruuz hitz egin genuen eta baita gure fakultateko Luarrei buruz. Argi geratu zitzaigun gaur egungo gizartean sexu aldaketarena ez dagoela oraindik ondo ikusita eta etorkizunari begira, aldaketak egin behar ditugula.

Izandako hitzaldien nondik norakoa aipatu eta gero, esan nahiko nuke denetatik ikasi dudala pixka bat. Egia esan batzuk besteak baino gehiago izan ditut gustuko. Gure parte hartzea bermatzen zuten hitzaldi edo jardunaldiak gehiago disfrutatu ditut, aktiboki parte hartu eta hobeago ulertu ditudalako kontzeptuak. Hauetaz gain, asko gustatu zaizkit lehenengo pertsonan aniztasunaren kalte edo ez onarpenak bizitu dituzten hitzaldiak, gaur egungo errealitatezein den erakustarazi egin digutelako.

Amaitzeko, aniztasun kontzeptuari dagokionez, lauhileko hasieran baino landuago daukadala argi daukat, nik uste nuen baino konplexuago baita. Ezinbestekoa da eskola inklusiboak sortzea egoera guzti hauei behar bezela aurre egiteko, segregaziotik integraziaora, eta integrazioatik inklusiora egiteko. Gure esku dago etorkizun hobeago bat egitea, estereotipoekin haustea eta denon eskubide guztiak bermatzea. Irakasleok paper garrantzitsu bat dugu aldaketa honetan baina komuniate osoaren laguntza beharrezkoa izango da. Denok gara desberdinak modu batean edo bestean eta azken finean, desberdintasun honen aberastasuna zein den onartzea eta barneratzea dugu helburu nagusi bezala. 


Image result for diversidad en el aula



Comentarios

Entradas populares