Zer da aniztasuna?


Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, aniztasunari buruz hitz egin dugu. Lan modularreko taldetan jarri gara eta gure ustez, aniztasuna zer 3 hitzekin defini daitekeen hausnartu dugu.
Image result for diversidad

Denbora luze batez pentsatzen egon eta gero, gure taldearentzat egokienak diren hitzak honako hauek izan dira:

- Onarpena
- Tolerantzia
- Errespetua

Gero, talde handian komentatu eta besteen hitzak entzun ditugu. Orokorrean antzekoak izan dira eta adostasun batera iritsi garela konturatu gara. Ondorengo hauek izan dira beste taldeek botatako batzuk: aberastasuna, desberdintasuna, berdintasuna, kulturartekotasuna, askatasuna, balioak, inklusioa, enpatia...

Lan modularrari hasiera emateko ariketa honen helburua interesgarria iruditu zaigu, anizatsunaren definizioa eta ezaugarri nagusiak barneratzen hasi garelako. Beste taldekideen iritziak entzun ditugu eta hauengandik asko ikasi dugu. Hala ere, ariketa hau luzeegia izan dela iruditu zaigu, hasiera batetik denok aniztasunaren nondik norakoak bagenizkigulako, baina esan bezala, esanguratsua eta baliogarria izan da.

Comentarios

Entradas populares