Tabakalerako erakusketak
Urtarrilaren 29an Tabakalerara bisita egin genuen L’intrus eta Landa lan izeneko erakusketak ikusteko. Lehenengoa, Natasha Marie Llorens-ek egin zuen eta Jean-Luc Nancy pentsalari frantsesak L’intrus obran erabiltzen duen “arrotza”-ren kontzeptua hartzen du abiapuntu gisa. Llorens-en lanak egun Europan bizi dugun eztabaida nagusietariko bat jorratzeko premia dela eta, hots, errefuxiatuen eta etorkinen komunitateen etorreraren aurrean, hau da, arrotzaren figuraren aurrean, dugun erreakzioa modu sakon batean erakusten digu. Horretarako, Ekialde Ertaineko eta Afrika Iparraldeko artista gazteen lanak batu ditu (euren praktikak arroztasunarekiko ikuspuntuak eta gogoetak lantzen dituzte). Bigarrena, Landa lan, Darcy Lange Estate egin zuen eta artea modu berritzaile batean erakusten digu, bideoak, idatziak, audioak, argazki sekuentziak etab. zeintzuk lanaren munduarekin erlazionaturik dauden.
●
Zer ikasi dut/ dugu aniztasunari buruz? Neukan/geneukan aurre ideiaren
bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?
Hasieratik bagenekin aniztasunaren printzipioa zein zen.
Hau da, guztiak desberdinak garela eta elkarren arteko desberdintasun hauek
errespetatu behar ditugula. Tabakaleran egon ondoren, konturatu gara artea eta
aniztasuna lotu daitezkeela, eta haurrekin aniztasun lantzeko aproposa izan
daitekeela.
●
Zein da eragin gehien egin didan/digun esperientzia edo jarduera?
L’intrus-eko erakusketan zegoen bihotzdun harria,
pentsarazi egin ziguelako. Eta gure esperientzia propioekin erlazionatu
genuelako.
●
Ze sentimenduak izan ditut? Zerekin lotzen ditut?
Hasieran deseroso sentitu ginen
Landa lan erakusketa ikustean ez geniolako loturarik ikusten aniztasunarekin,
baina L’intrus erakusketa ikusi genuenean modu dinamikoago batean erakutsi
ziguten eta eramangarriagoa egin zitzaigun.
●
Zerbait ikasi edo aldatu badut/badugu, badakit/badakigu ze prozesua
izan dudan/dugun edo zerk erraztu duen?
L’intrus erakusketan taldeka jarri
eta bakoitzak aukeratutako jardueraren iritziak partekatzean asko ikasi genuela
konturatu ginen.
●
Zerbait ikasi al det taldekideengandik? Zer? Ze testuingurutan?
Lehen esan bezala,
taldekideen iritziengandik ikasi dugu. Taldekide batzuk L’intrus erakusketan
zeuden pitxer batzuekin giza gorputz ezberdinak lantzeko jarduera proposatu
zuten eta beraz, ikasi dugu aniztasuna haurrekin modu ezberdinetan landu
daitekeela artearen bidez.
"Landa Lan" eta "L'intrus"
Comentarios
Publicar un comentario